top of page

Borja Mendioroz Domezain, kickboxing eta MMA irakaslearen eskutik jaio zen Kuraia Fight Klub-a Donostian, kirol hau Euskal Herri osoan bultzatzeko helburuarekin.   

 

Bere kurrikuluma nazio mailako entrenatzaile bezala, hau da hirugarren dan-eko gerriko beltza izatea, Europa mailako WAKO elkartearen kide izatea eta bere esperientzia coach internazional bezala hamar urteetan zehar, klubaren sorkuntzaren euskarri finkoa da.

Irabazi asmorik gabeko klub hau,1999 urtean sortu zen groseko kuraia egoitzan. Laister hedapen baten beharra izan zuen eta gaur egun hortan jarraitzen du eta Euskal Herri osotik banatua dago.

Kick Boxing, Full Contact, K1, MMA eta Grappling modalitate desberdinetan lan egiten dugu ordutegi zabal batean, goizez, arratsaldez eta gauean eta behar berezietara moldatzen gera maila guztietan, naiz hasiberri izan edo lehiakide profesionala izan.

Kuraia Fight Klubaren kide izatea, Euskal Herriko borrokalarien kirol historiaren parte izatea da.

bottom of page